"Poesia uneak" 2013 Mikelazulo kultur elkartean Orereta

Tradizio handia izan dute Errenteria/Oreretako
Mikelazulo kultur elkartearen ibilbidean poesiak eta literaturak.
Aurtengo udaberrian lau ekitaldirekin osatu dute eskaintza, batez ere
poesia oinarri:
- Maiatzaren 18an 19:30ean: 'Emakumeen begiradak
plazara' errezitaldia. Parte hartzaileak: Miren Agur Meabe, Castillo
Suarez, Arantxa Santesteban eta Arantxa Vicedo .
- Maiatzaren 26an 19:00etan: 'Edipotoa' emanaldia eta Mmà taldearen kontzertua. Edipotoa Nagore Legarretak ateratako argazki liburua da, hainbat idazleren poemekin osatua. Edipotoa
emanaldian Legarretaren argazkien proiekzioa Gorka Setien eta Haizea
Arregi idazleen testuekin uztartzen dute, Mariano Hurtadoren
kontrabaxuaren musikarekin. Mmà taldea berriz, Hurtadok berak eta Okene
Abregok osatzen dute.
- Ekainaren 6an, 19:30ean: Ataramiñe elkarteko kideen
errezitaldia. Ataramiñe oinarri hartuta, gartzela eta sorkuntzaz
arituko dira parte hartzaileak. Espetxeko bizipen propioak Ataramiñen
argitaratutako olerkiekin deskribatuko dituzte.
- Ekainaren 7an, 20:30ean: Hedoi Etxarte eta Oier Guillanen errezitaldia. Susa argitaletxearekin argitaratu dituzten Sinplistak eta Elkartasun basatia liburuetako poemak errezitatuko dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario